viernes, 21 de junio de 2013

HELMUGA : BOCAS DEL TORO, PANAMÁ

2013ko udan hasiko dugun urte sabatikoan nora joan pentsatzen egon gara 4 urtetan zehar: Australia, República Dominicana, Canarias, Alicante, munduari bira, Honduras, Belize, Grenada...
Azkenean, 3 hilabete falta zirela urtea hasteko, txiripaz (edo gure patua zelako) Bocas del Toro aurkitu genuen interneten eta berehala txundituta utzi gintuen leku honek.

Karibeko irla txikitxo bat da
Zergatik erabaki genuen hau izango zela gure helmuga?
Bilatzen ari ginen guztia dauka. Ez da oso handia, ezta txikia ere. Ez da kotxerik behar mugitzeko, bizikleta batekin kitto.
Klima tropikala, hotzik ez, eta urakanen ibilbidetik kanpo.
Jarduera pila egiteko: surf, kayak, urpekaritza, arrantza, nabigatu...

Izugarri gustatu zitzaigun umeentzako eskola elebiduna, inglesez eta gazteleraz.


Kriston paisaiak eta biodibertsitatea: itsas dortokak, tximinoak, izurdeak, koloretako igelak eta arrainak, itsas izarrez betetako hondartza, baso tropikalak...



Turistikoki ez oso garatutako herria. Ez dago makro-hotelik. Ekoturismo, surf-turismo eta naturan egiteko jarduerak lantzen dituzten enpresak dira nagusi. Baina ez da baztertutako parajea, giro kosmopolita badauka, atzerritar asko eta hauek zabaldutako jatetxeak, tabernak eta negozioak... ingelesa asko erabiltzen da bertan.

Bocas del Torori buruz irudi bat sortzeko ondo dator bideo hau, blog honen orri hau zabaldu, edo eskuman agertzen diren estekak linkatu.