Azkenean, 3 hilabete falta zirela urtea hasteko, txiripaz (edo gure patua zelako) Bocas del Toro aurkitu genuen interneten eta berehala txundituta utzi gintuen leku honek.
Karibeko irla txikitxo bat da
Zergatik erabaki genuen hau izango zela gure helmuga?
Bilatzen ari ginen guztia dauka. Ez da oso handia, ezta txikia ere. Ez da kotxerik behar mugitzeko, bizikleta batekin kitto.
Klima tropikala, hotzik ez, eta urakanen ibilbidetik kanpo.
Jarduera pila egiteko: surf, kayak, urpekaritza, arrantza, nabigatu...
Izugarri gustatu zitzaigun umeentzako eskola elebiduna, inglesez eta gazteleraz.
Kriston paisaiak eta biodibertsitatea: itsas dortokak, tximinoak, izurdeak, koloretako igelak eta arrainak, itsas izarrez betetako hondartza, baso tropikalak...
Turistikoki ez oso garatutako herria. Ez dago makro-hotelik. Ekoturismo, surf-turismo eta naturan egiteko jarduerak lantzen dituzten enpresak dira nagusi. Baina ez da baztertutako parajea, giro kosmopolita badauka, atzerritar asko eta hauek zabaldutako jatetxeak, tabernak eta negozioak... ingelesa asko erabiltzen da bertan.
Bocas del Torori buruz irudi bat sortzeko ondo dator bideo hau, blog honen orri hau zabaldu, edo eskuman agertzen diren estekak linkatu.
badakizuenez, nahiz eta, hain urrun egongo zaretela....beti egongo gara lotutak.
ResponderEliminarMuxu handi bat senide guztientzat.
Itzi, Javi, Nahia eta Amets
Ze blog polita zuen egunerokoak jarraitzeko! Hortxe egongo gara kapitulu berrien zai. Bidaia hastera doa!
ResponderEliminarOso ideia polita blogarena.
ResponderEliminarhemendik pasako gara abenturaren berriak izateko!!!
Chicos muy buen viaje recuerdos de miquel izabal
ResponderEliminarMiquel! La cantidad de veleros que hay aquí! Falta el Izabal, esto es un paraiso para ir de isla en isla.
EliminarBuen viaje de ida!!!
ResponderEliminarA ver esas primeras fotos...
Baidai ona izan! Ea laster ikusten garen, Panaman edo Costa Rican.
ResponderEliminarZure lehengusua, Mikel
Laster arte! Pronto te escribiremos.
EliminarGracias a todos, eskerrik asko!
ResponderEliminarHa habido problemas con los comentarios, porque no se publicaban, pero esperamos que se solucionen.
Hola familia,
ResponderEliminarveo que va todo bien, los críos disfrutando del mar ...
que sitio bonito habeis escogido para esta aventura.
besos, Bego (izeko)