Aurreko asteburuan Cayo Zapatillara joan ginen. Irla hau artxipielago honetako irlarik politena da, dudarik gabe. Turismo agentzietan agertzen den karibeko irla horietakoa. Hare zuria, ur gardenak, turkesa koloretakoak, palmondoak...
Hauxe bera:
Bertara joateko bidean izurde batzuk ikusi genituen. Itsasontzia hurbiltzen saiatu zen, baina aldegin zuten. Ikusi genuen perezosoak, ordea, ez zuen izan aldegiteko denborarik (minutu batean metro bat mugitzen da)
Irlara heldu aurretik, itsasontzitik uretara bota ginen snorkel egiteko, koralen gainetik
Aste honetan Feria del Mar izan da hemen, Bocas del Toro-ko jaiak.
Oso ikusgarriak balira bezala saltzen dituzte, baina nahiko kutreak dira. Dena den, gertaera garrantzitsua da irlan.
Promo honekin saltzen dute Feria:
Bertan egon gara lau egunetan, izatez, feriaren ondoan bizi gara, eta eskumutur polita eman ziguten honegatik. Honela ez genuen ordaindu behar feriara sartzeko.
Txiringito asko zeuden gauzak saltzen.
Indarrak hartzeko, janaria eta edaria saltzen zituzten txoznak.
Panga lasterketak (hemengo motordun txalupa zaratatsuak). Bertokoek apostuak egiten dituzte.
Giro itzela hondartzan.
Reggaeton entzuteko altoparlante erraldoiak.
Eta leku hauetan hoberen pasatzen dutenak umeak dira.
Ez ziren ausartu hemen sartzen.
Peio eta Colin (gringo-panameñoa)
Eneko eta Teo (argentino-italiarra)
Feriako beste bitxikeri batzuk.
Izozki saltzailea
"Un cuara" honek esan nahi du "un quarter", hau da, 25 centavo.
Quitavicio? Baten batek hartu beharko luke botila pare bat!
Orain arte oporretan geunden, baina aste honetan gure lankideak lanean hasi dira, eta badirudi kontzientzia hartu dugula, orain bai, sabatikoan gaudela!
Bueno, sabatikoan, eta ni erdi lanean. Ea norbait etortzen den gaztelerako klaseak ematera! Hemen ikusi ahal dituzue nire ikasleen argazki batzuk:
5. eta 6. mailakoak
3. eta 4. mailak
Pasa den asteburuan ANABOCA -koekin geratu ginen gauez ibilalditxo bat egiteko hondartzatik, dordokak bilatzeko. Anaboca erakunde bat da, dordoken kontserbazioan lan egiten dutena. Dordokak arrautzak jartzera datoz Bocas del Toroko hondartzetara. Anabocakoek gauero zenbatzen dute zenbat dordoka datozen, zenbat neurtzen duten... eta haien arrastoak borratzen dituzte, hurrengo goizean inork ez aurkitzeko kabia (hemengo batzuk dordoka arrautzak jaten dituzte, nahiz eta desagertzeko arriskuan egon) Honetaz aparte, gauero tour batzuk antolatzen dituzte dordokak ikusteko, baina ez dira beti ikusten. Gaueko 10etan hasi ginen ibiltzen, eta handik bi ordura nekatuta geundenean (umeak batez ere) eta bueltatzen ari ginenean, dordoka baten arrastoak ikusi genituen itsasotik ateratzen. Beregana hurbildu ginen arrastoak jarraituz, eta heldu ginenean arrautzak jarrita zituen eta kabia estaltzen ari zen. Ikusi genuen nola estaltzen zituen, lan itzela egiten aletekin, eta zelan aldegiten zuen itsasora berriro. Gidak dordoka neurtu zuen (83cm luzera). Oso hunkigarria izan zen halako animali handia eta traketsa uretatik kanpo ikustea bere arrautzak zaintzen. Ez daukagu argazkirik, debekatuta dago guztiz. Gidak linterna gorria eramaten zuen, dordokek kolore hau ikusten ez dutelako, eta beste argirik edo flash-ik ezin da erabili, baina gure buruetan grabatuta geratuko dira irudiak! Honen antzeko bat izan zen, internetetik atera dut argazkia:
Igandean "izarren hondartzara" joan ginen berriro. Aurreko gauean dordoken gidak esan zigun irlan krokodiloak daudela, baina ez genion sinistu, broma zelakoan. Hondartzara heltzeko zubi bat zeharkatu behar da ibaitxo baten gainean.
Ba, ondo begiratuz, krokodilo kume bat aurkitu genuen, metro bateko luzera eukiko zuen, baina ez zen bromakoa! Hobeto hemengo ibaietan bainatzen ez bagara...
Aurkitu genuen krokodiloa
Txiringitoan tortilla eskatu beharrean... Langosta!
Bitartean umeek jarraitzen dute eskolan. Gero eta ingeles gehiago ikasten ari dira. Orain mina hartzen dutenean "Ouch!" esaten dute, eta ez "ay!" Eta sorpresa hartzen dutenean "Oh my god!" Enekoren gelakoek espazioa lantzen egon dira, ilargia, bere faseak, meteoritoak, planetak... eta azken egunean jai espaziala egin zuten.
Ainara aerobic eta gimnasia egitera doa hondartzara egunero. Gero piknik-a egiten dute noizean behin, janari "osansugarriarekin". Neskek quinoa, humus, entsaladak... eroaten dituzte. Ainarak arrakasta handia izan du etxean egindako gazpatxoarekin.
Gastatutako kaloriak berreskuratzen.
Eta niri, zoritxarrez olatuak bukatu zaizkit, irailetik azarora ez dira ia olaturik egoten, baina abenduan bueltatuko dira! Egun hauetarako stand up paddle taula bat erosi dut. Zoragarria da itsaso lau-laua dagoenean koralen gainetik arraun egitea, arraiak ikusten dira, loro-arrainak, orratz-arrainak salto egiten...
Bueno, aste honetan hemengo "aste-nagusia" hasiko da. Feria del Mar deitzen dute. Panamá osotik dator jendea, "txozna" pilo bat jartzen ari dira, barrakak... eta nola ez, gu, Bilbon bezala, txoznen ondoan bizi gara. Ea lo egiten uzten diguten! Ez dugu uste, hemen gustatzen zaien bolumen maila ezagututa. Gauean reggae, salsa, bachata eta reggaeton goiza agertu arte, tapoiak erosi beharko ditugu! Kontatuko dizuegu.
Peio izozkia eskatzen beisbolean egon ta gero.
Bocas-en egiteko dauden gauza guztiei buruz egin duten bideo batekin uzten zaituztegu.