lunes, 16 de septiembre de 2013

Feria del Mar: "Aste Nagusia"

Aste honetan Feria del Mar izan da hemen, Bocas del Toro-ko jaiak. Oso ikusgarriak balira bezala saltzen dituzte, baina nahiko kutreak dira. Dena den, gertaera garrantzitsua da irlan. Promo honekin saltzen dute Feria:

Bertan egon gara lau egunetan, izatez, feriaren ondoan bizi gara, eta eskumutur polita eman ziguten honegatik. Honela ez genuen ordaindu behar feriara sartzeko.


Txiringito asko zeuden gauzak saltzen.



Indarrak hartzeko, janaria eta edaria saltzen zituzten txoznak.


Panga lasterketak (hemengo motordun txalupa zaratatsuak). Bertokoek apostuak egiten dituzte.



Giro itzela hondartzan.



Reggaeton entzuteko altoparlante erraldoiak.
Eta leku hauetan hoberen pasatzen dutenak umeak dira. 



Ez ziren ausartu hemen sartzen.



Peio eta Colin (gringo-panameñoa)

Eneko eta Teo (argentino-italiarra)






Feriako beste bitxikeri batzuk.

Izozki saltzailea

"Un cuara" honek esan nahi du "un quarter", hau da, 25 centavo.

Quitavicio? Baten batek hartu beharko luke botila pare bat!
 Eta bukatzeko suak gure etxeko terrazatik!


1 comentario:

  1. Epa lagunak! primerakoa da idazten duzuenean, pozten naz ondo egoteaz.
    Zure irakasle asuntuaren emaila fabrikan zabaldu neban eta gaur esan didate baten lagun bat interesauta dagoela, zure maila emon diot, espero dot idaztea.
    Guk hemen San Mames berria estrenatu dogu!!
    Musuak!!

    ResponderEliminar