lunes, 21 de octubre de 2013

Amamak etorri dira.



Etxe berri honetan internet gabe jarraitzen dugu, eta zaila egiten zaigu sarrerak egitea mobiletik. Baditugu batzuk kaxoian gordeta
internet jartzen digutenean publikatzeko. Momentuz  bi amamen berri emango dizuegu.

Aste honetan bi amamak etorri dira bisita egiten. Oso pozik daude hondartzak eta herria ezagutzen. Moskito, beroa eta hezetasunari ohitzen pixkanaka.

Añadir leyenda
Amamak etorri ziren hegazkina.
Izarren hondartzara joan ginen haien lehenenhgo egunean



domingo, 6 de octubre de 2013

Etxe aldaketa. Berriro.

Gure apartamentuan primeran geunden, baina abendutik aurrera utzi behar genuen. Hemen abendutik martxora izaten da tenporada altua, eta leku gehienak alokatuta daude eta ez da erreza leku on libre bat topatzea. Baina azkenean aurkitu dugu. Bocas herrian bertan dago gure apartamentu berria. Handia eta berri berria, aurrekoa baino erosoagoa. Baina faltan botako dugu piszina eta terraza itsasoari begira.
Etxe honetan momentuz ez daukagu wifirik eta ez dakigu lortuko dugun. Internetera konektatzeko mobilen bitartez egiten dugu eta zailagoa da.
Dena den aurreko asteko argazki batzuk utziko ditugu.

Hemen langosta pila daude baina ez da erreza erostea, arrantzaleek jatetxetan saltzen baitituzte.
Horregatik stand up paddle taulan noanean dirua eroaten dut. Cayuco bat ikusiz gero hurbiltzen naiz. Bi hauek 7 €!



Eta hurrengo argazki hauetan, beste urtebetetze bat ospatzen.  Kasu honetan Colinena. Bere gurasoek katamaran itzela daukate turistei txangoak saltzeko. Eta igandean 15 umeekin itsasoratu ziren. Kriston ospakizuna umeentzat. Urtebetetzeen nibela ikusita, ez dakigu zer egingo dugun Peiorena ospatzeko...