domingo, 6 de octubre de 2013

Etxe aldaketa. Berriro.

Gure apartamentuan primeran geunden, baina abendutik aurrera utzi behar genuen. Hemen abendutik martxora izaten da tenporada altua, eta leku gehienak alokatuta daude eta ez da erreza leku on libre bat topatzea. Baina azkenean aurkitu dugu. Bocas herrian bertan dago gure apartamentu berria. Handia eta berri berria, aurrekoa baino erosoagoa. Baina faltan botako dugu piszina eta terraza itsasoari begira.
Etxe honetan momentuz ez daukagu wifirik eta ez dakigu lortuko dugun. Internetera konektatzeko mobilen bitartez egiten dugu eta zailagoa da.
Dena den aurreko asteko argazki batzuk utziko ditugu.

Hemen langosta pila daude baina ez da erreza erostea, arrantzaleek jatetxetan saltzen baitituzte.
Horregatik stand up paddle taulan noanean dirua eroaten dut. Cayuco bat ikusiz gero hurbiltzen naiz. Bi hauek 7 €!



Eta hurrengo argazki hauetan, beste urtebetetze bat ospatzen.  Kasu honetan Colinena. Bere gurasoek katamaran itzela daukate turistei txangoak saltzeko. Eta igandean 15 umeekin itsasoratu ziren. Kriston ospakizuna umeentzat. Urtebetetzeen nibela ikusita, ez dakigu zer egingo dugun Peiorena ospatzeko...




4 comentarios:

  1. Egunon Peio eta Eneko! Martin eta Bera gara. Zuen argazkiak ikusi ditugu. NIri, Martin, Perezosoa asko gustatu zait, eta dordokak baita ere. Gabaz ere dordokak daude? usted dut baietz. Zuen eskola berria guatxi da? Zergaitik deitzen da irla BOca del Toro? zezenak al daude bertan?Panaman orain gaba da? Aguur

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo!
      Zelan zaudete? Dordokak egunez itsasoan bizi dira. Gauetan hondartzetara ateratzen dira arrautzak jartzera.
      Enekok dio eskola kili-kolo dela. Bilboko lagunak faltan botatzen ditu.
      Peiok Bocas del toro deitzen dela hemengo badiak zezenen adarren forma duelako.
      Enekok dio orain ez dela gaua. Baina guk gosaltzen dugunean zuek bazkalorduan zaudete.
      Gorantziak denoi eta zuen aitari eskerrik handienak DVD hoiengatik!

      Eliminar
  2. Gorkalius, eta zure urtebetetze ospakizunaren sarrera noizko????
    musu

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Buf! La crisis de los 40! Oso zaila da publikatzea mobiletik. Hurrengo sarrera egiten ordu bi egon naiz. Testua borratzen da, argazkiak mugitu... denbora pila kargatzeko... internet ona daukagunean publikatuko ditugu.

      Eliminar