viernes, 24 de enero de 2014

Casas de Bocas


Aspalditik genituen argazki batuk blogean jarri gabe. Bocaseko etxeenak dira.
Karibeko etxe tipikoak, hotelak, jatetxeak, gringoen mantsioak eta bertoko jende apalen etxeak agertzen dira.



















































































lunes, 20 de enero de 2014

Costa Rica... Pura Vida!

Eguberri eguna eta gero Costa Ricara joan ginen umeen gabonetako oporrak aprobetxatuz. Gainera Panamako 6 hilabeteko bisa bukatzen zitzaigun eta herritik atera behar ginen, berriro sartzeko eta bisa berria lortzeko.
Amama Arantza eta izeko Isabel gurekin etorri ziren.

Mugan 3 ordu baino gehiago egon ginen ilara batean. Eskerrak bidai luzeetan Nintendoak ditugula momentu hauetarako
 Mugara heltzerakoan busa utzi behar da eta Panamatik Costa Ricara oinez pasatu behar da. Beste aldean beste bus bat hartzen da. Zubia bildurgarria da, aintzinako trenbide baten gainean taulak jarri dituzte, baina taula hauek mugitzen dira, batzuk falta dira...



Costa Rican Puerto Viejo herrira joan ginen. Caribeko herri txikia da, hondartza politekin. Bocasen antzekoa, baina hasieratik ikusi genuen Costa Rica Panama baino askoz garbiago dagoela, "aurreratuagoa" ematen du, etxeak, dendak... dena dago gustu handiagoarekin eginda.
Puerto Viejon Jaguar rescue bisitatu genuen. Bertan animaliak zaintzen dituzte, zauritutako animaliak, alde batera utzitako maskotak...





Costa Ricako igel famatua lotan...

eta esnatuta.

Angry birds jolasatik aterata zirudien tukan hau.

Kaputxino tximinoa Enekori kilikiliak egiten.


Tximino orrolaria


Puerto Viejotik Arenaleko lakura joan ginen. Oso leku polita da eta haize asko egoten da. 6 hilabete eta gero windsurf egin gabe banuen gogoak...



Hoteletik hurbil bazegoen ere skate parke handia. Umeek jolasteko erabiltzen zuten.


Pura Vida! Askotan esaten dute Tikoek (Costa Ricakoak Tikoak deitzen dira). Egia esan Panamako jendea baino askoz majuagoak, atseginagoak, irribarretsuagoak eta langileagoak dira.

Hoteleko atea.


Hemendik San Carlos herrira joan ginen. Hotel honetan txango oso polita egin genuen ibaitik, animaliak ikusteko.
 
Familia osoa neumatikoan sartuta.

Puntutxo beltzak tximino orrolariak dira



Garza urdina

Iguana

Krokodiloak, perezosoak, tximeletak, "uretako txakurra"... ere ikusi genituen, baina argazkirik ez daukagu.
Txango honetan Don Pedroren finkara joan ginen. Don Pedro 101 urteko nekazaria da. Oso langilea izan da, eta oraindik dauka burua oso ondo, nahiz eta ibiltzea nahiko kostatu. Bere alabekin eta ilobekin bizi da etxe baten ibaiaren ondoan baina edozein herritik urrun. Ez daukate elektrizitaterik, Don Pedrok esaten du bera horrela bizi izan bada orainarte, jarraituko duela eta elektrizitaterik ez dela egongo bere etxean bera bizirik dagoen bitartean. Bera eta bere alabekin hizketan egon ginen. Oso familia umila eta atsegina.
Izeko Isabel eta Isabel, Don Pedroren alaba.
San Carloseko hotelean gosaltzean, fruta jartzen zuten txoriek jateko.Kolore guztietakoak etortzen ziren.




Hoteleko piszinan, ur gainean ibiltzen.
Urtezahar gaua eta gero, urtarrilaren 1ean Baldi spa-ra joan ginen. Bertan Arenal sumenditik ateratzen den ur beroa erabiltzen dute piszinak betetzeko. Eta umeentzat ur txirristak daude ere! Kriston egun ona pasatu genuen.







Hemen amama Arantza eta izeko Isabel agurtu genituen eta Puerto Viejora bueltatu ginen, hurrengo egunean muga pasatzeko Panamara berriro ere.

Costa Ricako karibea.
 
Hondartzako jatetxean.
Azkenengo gaua Costa Rican.