Aurtengo gabonak oso ezberdinak izan dira. Hotzik gabe, gabon-kantarik gabe, olentzero gabe...
Uztailan heldu ginen irlara eta ematen du denbora ez dela pasatzen. Ez dago urtarorik, palmondoek euren hostoak mantentzen dituzte, eguraldia ez da ia aldatu 28ºC-30ºC egunero, itsasoko ura ez da batere hoztu, ez da arinago gaua egiten (20 minutuko diferentzia uztailetik hona)... eta bapatean gabonetako zuhaitzak eta girnaldak jartzen dituzte! Broma dirudi, parkean egotea, eguzkipean, bolaz betetako izeia ikusten eta saltsa entzuten altoparlantetan.
|
Izeia tropikoko eguzkipean. |
|
Bocaseko parkean jarri zuten gabonetako apaingarriak. |
|
Gabonetako surfing, neoprenorik gabe. |
Gabonak pasatzera etorri ziren amama Arantza eta izeko Isabel.
Izarren hondartzara joan ginen gabonetako photoshooting-a egitera.
|
Garagardo freskagarria. |
|
Umeak amamarekin. |
|
Umeek beti eskatzen zuten hau egitea. Azkenean lortu zuten. Uretara jausi ginen hiruzpalau aldiz, zelako barreak. |
|
Aurten gabongaueko afaria jatetxe batean egin genuen. Ez erosketarik, ez sukaldeko prestaketarik, ezta harrikorik egin behar.
|
Ainara langostaz gozatzen gabon gauean. |
Olentzerok esan zigun honaino ez dela heltzen, baina bere lagunak, Santa Clausek, ekarri zizkien opariak umeei.
|
Opariak zabaltzen. |
|
Opari onak Santa Clausek ekarritakoak. |
Abenduaren 26an Costa Ricara joan ginen. Umeen oporrak aprobetxatuz herri hori ezagutzera, eta ere gure Panamako bisadoa kadukatzen zelako, eta berriztu behar genuen. Baina hau hurrengo sarrera batean kontatuko dizuegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario