sábado, 20 de julio de 2013

Ciudad de Panamá

24 orduko bidaia izan dugu Bilboko gure etxetik atera ginenetik Panamako hotelera heldu arte.
Bilbao - Frankfurt - Santo Domingo - Ciudad de Panamá.


7 orduko diferentzia dago. Hau da gehien kostatu zaiena umeei. Hegazkinean txarto lo egin
ondoren hemen goizeko 6ak ziren nahiz eta gure erlojuetan eguerdiko ordubata agertu. Pizza batzuk gosaldu-bazkaldu ditugu, hoteleko piszinan bainatu gara eta bueltatxo bat eman dugu alde zaharretik.
Hirian etxeorratz ikaragarriak daude, New York tropikala da. Lainotuta dago baina tenperatura oso ona, 28 gradu.







Arratsaldeko lauretan bazkaldu-afaldu dugu eta hotelera etorri pelikula bat ikustera. Umeak lokartzen ari dira ordenagailuari begira. Ea gaur deskantsatzen dugun bihar Panamako kanalen esklusak bisitatzeko. Ikusgarriak omen dira.

4 comentarios:

  1. Oso argazki politak!!!
    Musu haundi bat eta hemen gaituzue hurrengo sarreraren zai!!

    ResponderEliminar
  2. Zelako panoramika ikusgarria! pozten gara dena ondo hasi da!!

    ResponderEliminar
  3. iepa, oso onak blogeko argazki eta komentarioak, gure lehioa Bocas del Torora! Segi horrela. Mususuu family!!

    ResponderEliminar