martes, 12 de noviembre de 2013

40 urte: krisis? Zer krisis?

Urrian nire bostgarren hamarkadan sartu nintzen. Berriro hogei urte ditut. Berrogei, berriro hogei.
Suposatzen da krisi bat dagoela 40etan, baina nirea urte bat barru etorriko zait etortzekotan, 41 urtekin udazkena heltzen denean, hotza, lana eta galtzerdiak berriro...

Bi opari oso onak euki ditut, alde batetik auto-oparia. Hemengo shaper bati (surf taulak egiten duena) surf taula bat enkargatu nion, nire gustokoa. Neurriak niretzat primerakoak, 6'7, 22, 3, zabala eta potoloa, erraza olatuak hartzeko baina nahiko bizia. Dekorazioa politagoa izan ziteken, baina gustatzen zait.


Eta bestea amamei ezker, umeekin gelditu zirela lau egun Bocas del Toron, eta horrela Ainara eta biok David eta Boquetera joan ginen.
David Panamako bigarren hiririk handiena da, baina 100.000 biztanle baino ez ditu (Barakaldo bezala) Ez da beraz hiri handia, baina irla txikitxo honetan 3 hilabete egon ondoren ezkertzen da erosketa batzuk egitea, jatetxe on batera joatea urtebetetzea ospatzeko, eta zinemara. Zinemak portzierto 2,50$ (1,90€) balio du, eta Bilbokoena bezain ona da, pantaila, jesarlekuak..., eta Hollywoodeko azkeneko pelikulak jartzen dituzte han bezela, guk Gravity ikusi genuen. Ez dakit zelan egon daitekeen holako prezio aldea.
Afaltzera Cuatro jatetxera joan ginen, oso ona, "cocina de autor" esaten dutena, baina toke tropikalarekin, adibidez Taquitos crujientes de yuca con tartar de atún y hummus de frijoles negros edo Ceviche de camarones en salsa dulce y picante de piña...

Cuatro jatetxean, Daviden.
Gero Boquetera joan ginen. Boquete 1000 metroko altueran dagoen herri txiki polit bat da. Leku turistikoa, Bocas baino freskoagoa da, beti da udaberria han. Iluntzerakoan jertsei fina ezkertzen zen, eta maindirearekin egin genuen lo, sentsazio berria!
Bertan egun baten rafting egin genuen eta bestean canopy (tirolinetatik jeitsi). Bidaitxo laburra baina bizia. Opari bikaina!





David - Boquete busa.

Boqueteko jatetxe mexikarra, bikaina hau ere.
Boqueteko hotel bat.


Sombrillaren tamainako hostoak.



Basa orkideak.

Boqueteko bailara.


Canopy egiten.


Zuhaitzen gainetik hegaz egiten, fijatu zaitezte argazkiaren erdian, zeruan.
Eta bideoa:

2 comentarios:

  1. Baina zer egiten duzuen galtzerdiekin?????

    Hemen daukat beñat behin ta berriro tirolinaren bideo ikusi eta ikusi eta ikusi....... iujuuu!
    bueno eta peio autotxoken ere!!!!! badituzue bideo gehiago??????

    musu guapos!

    ResponderEliminar