lunes, 18 de noviembre de 2013

Peioren urtebetzea eta Halloween

Urriaren 28an Peiok 8 urte bete zituen. Hau ospatzeko herriko hondartzan dagoen eszenatoki batera joan ginen. Umeentzako jolasak antolatu genituen, txutxeak eraman, tarta, piñata... Oso ondo pasatu zuten lagunekin. Peiok faltan botatzen ditu bere Bilboko lagunak, askotan gogoratzen da haiekin, baina esaten diogu datorren urtean faltan botako dituela hemen egin dituen lagunak. Orduan ulertzen du hemen egoten zerbait galtzen dugula, baina beste gauza batzuk irabazi.

Hondartzako eszenatokia.


Gitar-Piñata opariz bete aurretik, jolasean.


Globoen jolasa.


Piñata apurtzeko iladan jartzen dira. Txikitik handira.


Eta bi egun geroago Halloween gaua. Hemen gringo asko daudenez ospatzen dute mozorro jaiak antolatuz eta goxokiak banatzen umeentzat.

Kalera atera aurretik, jendea bildurtzeko prest.



Kai, gure lagun bat, izan zen aurten mozorro txapelketako irabazlea.

Mozorro txapelketan parte hartzeko itxaroten.

Peio txapelketan.

4 comentarios:

  1. Zorionak Peio eta Gorka! Zuek bai ez duzulea ahaztuko zuen 8 eta 40.en urteak! Jo ze enbidia emanten diguzuen zuen argazkiekin, hemen eguraldi kaxkarraren bigarren astea da... etxean sartuta egon behar.
    MARTINEK ETA BERAK GALDETZEN DUTE IA ZER MODFUZ ZAUDETEN. GU ONDO. OLENTZERO PANAMARAINO JOANGO DA? MARTINEK USTE DU PAPÁ NOEL JOANGO DELA..... BERAK ESATEN DU HOOOLA PEIO. ia. Kointziditzen dugun skypetik hitZgitekoMUuuuuuuuuuxu asko!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ba honarte ez da olentzero heltzen, baina Papa Noelek ekarriko ditu opariak. Behintzat hori espero dugu! Besarkada handia familia guztiarentzat.

      Eliminar
  2. ZORIONAK GORKA! Benetan izugarria ikusten dodana! Aprobetxatu a tope! Eta krisiarena ahaztu, ez dago krisialdirik bihotz gaztea badaukazu eta zuek gaztea baino gazteagoa daukazue eta urte honetan zehar gainera BERRIZTUKO DOZUE! Berriro umeak bueltatuko zarie! ;-))))
    Besarkada handi bat,

    Carmen B (Zurbaran-mintegiko auzokoa)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko Carmen!
      Beste besarkada bat, eta eman goraintziak pasilloetatik.

      Eliminar