Gure urte sabatikoaren erdian gaude, ekuadorrean. Eta gaur da gure azken eguna Bocasen. Hemen egindako lagunei agur esan, bizikletak eta surf taulak saldu ditugu, etxea batu, maletak egin...
Oso gustora egon gara, baina aldatzeko momentua da. Irla honetan gauza ezberdinak ikasi ditugu eta betirako edukiko ditugunak : Enekok eta Peiok ingelesa ikasi dute, Gorkak surfeatzen eta Ainarak stand up paddel eta salsa eta reggaeton dantzatzen. Baina onena egin ditugun mundu osoko lagunak (kuba, panama, holanda, argentina, italia, alemania, eskozia, australia, EEBB...)
Aspalditik geneuzkan argazki batzuk jarriko ditugu blogean.
Bluff hondartza
Bluff hondartza ezaguna da bertan dauden olatuengatik. Itsas ertzean apurtzen dute indar handiarekin, tuboak egiten. Hona etortzen dira bodyboarder asko eta surfista batzuk. Oso olatu arriskutsua da, arearen kontra botatzen ditu pertsonak eta taulak. Argazkien egunetan ez zeuden hemen egon daitezken olatu handiak eta halere bi surf taula apurtzen ikusi genituen.
|
Wipe out polita |
Hondartza honetan holandar batzuk hotela eta jatetxea daukate, bi alaba dituzte gure umeekin eskolara doazenak. Jatetxean piszina polita daukate. Leku atsegina eguna pasatzeko.
Jatetxe honetan badaukate "igelario" bat. Bocaseko igeltxoak dauzkate barruan.
Teoren urtebetezea
Teo gure lagunak 9 urte bete zituen urtarrilean eta bere etxera joan ginen ospatzera, Bastimentos irlara.
|
Kolibri baten kabia aurkitu genuen Teoren etxean. Arrautza benetan txikia. |
|
Wizard hondartza
Azkenengo asteburuan Javi eta Janette eta bere hiru semeekin joan ginen Wizard hondartzara. Bastimentos irlan dago eta bertara heltzea nahiko zaila denez, oso jende gutxi egoten da. Javi eta Janetten etxetik 15 minututan ibili behar da oihanetik, bide polit eta lohitsu batetik.
|
Javi eta ni olatuei begira. Javi askotan dator hona surf egitera. |
|
Gael, Eneko, Peio eta Teo. Oso adiskide onak egin dira. |
|
Talde guztia. |
|
Janette eta Manu txikitxua. |
|
Teoren katu txikitxoa |
|
Haien etxetik jaisten Bastimentoseko herrira: Old Bank. |
|
Old Bank. Bocaseko herririk jatorrena. |
Beste argazki batzuk
|
Black Rocken surfeatzen. Ur garden eta bero hauetan egon eta gero... nork jarriko du neopreno bat Ereagan sartzeko! |
|
Peio herriko hondartzan surfeatzen. |
|
Peio eta Leon skatean. |
|
Egun hauetan Bocasen iñauterietarako prestatzen hasi dira. "Diablo"ak kaleetatik joaten dira latigo batekin jendea jotzen. Eta gogor jotzen! Gazteak lehiatzen dira ea nor hurbiltzen den gehien deabruarengana . |
|
Zena, Demi, León eta Peio |
|
Ainara eta lagunak |
|
Bocaseko parranda gauean. |
|
Lili eta Lisette dantzan. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario