Fuerteventura. Hauxe da gure helbide berria.
Bocasetik Bilbora joan, gauza batzuk utzi, beste batzuk hartu, furgonetan sartu eta errepidera!
Huelvatik ateratzen zen ferrya Lanzaroteraino.
|
Agur penintsula! |
|
Kaixo Lanzarote! |
Lanzarote zeharkatu eta beste ferry bat hartu Fuerteventuraraino.
|
Playa Blanca, Lanzaroten. |
Fuerteventura-Bocas aldaketa izugarria da. Bocaseko oihan hezea utzi eta basamortuan aurkitzen gara orain. Dena askoz "zibilizatuagoa" da, gestioak egitea askoz errazagoa. Momentuz egokitze prozesuan gaude : etxea bilatzen, umeentzako eskola bilatzen... hau guztia gutxi izango balitz, lapur bat sartu zen gure hotelean eta mobilak, tarjeta... lapurtu zigun. Honek problema nahiko ekarri digu. Hurrengoan kontatuko dizuegu hobeto gertatutakoa. Orain denbora askorik ez. Momentuz argazkitxo batzuk utziko ditugu.
|
Fuerteventurako dunak, basamortuan gidatzen. |
|
Windsurf egiteko paradisua. |
|
Cotilloko hondartza |
|
Corralejoko hondartza |
|
Papas con mojo batzuk jaten. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario