miércoles, 26 de marzo de 2014

Corralejon bizitzen.


Orain dela hile bat ez genuela bloga eguneratzen. Ordua zen beste sarrera bat egiteko.

Oso ondo moldatu gara Fuerteventuran.
Berriro hasi behar izan gara, Bocasen bezela. Etxea bilatzen egon ginen, herriko lau eskola publikoak bisitatu eta bat aukeratu, bertako liburuak, eskolako materiala eta uniformeak erosi, hemengo udalerrian erroldatu umeak eskolara joan ahal izateko, orain ofizialki kanarioak gara!

Apartamentuan wifia jarri dugu eta hau guztia gutxi izango balitz, lapurrak ohostutakoa berriztu behar. Bai, heldu ginenean aste bat eman genuen apartahotel batean etxea bilatzen genuen bitartean. Gau baten 5ak aldera esnatu nintzen eta gure logelan gizon bat ikusi nuen iluntasunean. Segundu batzuk behar izan nituen ulertzeko lapur bat zela. Garrasika hasi nintzen ahal nuen jende gehiena esnatu ahal izateko, eta lapurra eskaileretatik korrika atera zen, ni bere atzetik. Kalera atera ginen korrika, ni galtzontiloetan, baina desagertu zen. Ondoko apartamentuetakoak lehioetara atera ziren, lapurra ikusi zuten baina inork ezin izan zuen ezer egin. Apartamentuak bi solairu zituen, eta lapurra sukaldeko lehiotik sartu zen, beheko solairua registratu eta gero gure logeletara igo zen.

Gure mobilak gabe gelditu ginen, nire kartera, ebook-a eta Peioren nintendoa. Txartelak eta mobilak baliogabetu ondoren, berriak eskatu behar izan ditugu, eta ez da erreza euskaltel eta BBK-ko bezeroak izanda Kanarietatik hau egitea, hemen ez daukate sukurtsalik. Azkenean kreditu txartelak eta kreditu txartelak mensajeria bitartez bidaltzea lortu genuen. Eta nire kartera karnetekin kale batean botata agertu zen, eskerrak.

Txarrena izan da gelditu zaigun izualdia. Pentsatzea gu lotan geunden bitartean hor egon dela gure ondoan, eta umeen logelan... buf! Eta batez ere Peiori gelditu zaion beldurra. Peio nire oihuekin esnatu zen eta handik aurrera burutik ezin du kendu lapurren kontua.

Bestalde, txangotxoak egin ditugu irla ezagutzeko.

Corralejoko hondartza.

Egun baten Corralejoko dunetan jolasten egon ginen. Gustatuko litzaiguke Bocaseko lagunek hau ikustea. Hango ume batzuk oihan tropikala besterik ez dute ezagutzen. Kontraste itzela dago hemengo paisaiarekin.













Beste egun baten El Cotillo herri politara joan ginen.




Papas arrugás. Hemengo taparik ezagunena.
Umeak eskolarako uniformeak jantzita. Hemengo eskolara Bocasekora baino askoz hobeto moldatu dira. Ezagutzen dutenaren antzekoa da...
Lagunak egiteko eta geletan integratzeko ez dute inongo arazorik euki.

Enekoren gelako lagun baten urtebetetzean.
Betancuria ezagutu genuen ere. Betancuria irla honetako lehenengo hiriburua izan zen. Fuerteventurako alderik berdeena da.
Betancuriara joateko errepidean behatoki bat dago, bailara ikusteko.


Fuerteventurako bailararik berdeena...


Nola ez, modan dauden selfie bat atera genuen.
Betancuria herria

Betancuriako herria.



 Fuerteventurako iparreko kostaldea paradisua da surf eta windsurf egiteko. Hori bai, ondo ezagutu behar da. Haizea nondik datorren, olatuak handiak edo txikiak diren, marea zelan dagoen... aldagai hauek aztertuta leku baten edo bestean uretan sartzeko aukera dago, surf, stand up paddle edo windsurf egiteko. Iparraldeko kostalde guztitik pista bat dago, nahiko txarra kotxez ibiltzeko, baina behintzat astiro joanda ibili daiteke.
Iparkostako paisai batzuk:



No hay comentarios:

Publicar un comentario