miércoles, 26 de marzo de 2014

Corralejon bizitzen.


Orain dela hile bat ez genuela bloga eguneratzen. Ordua zen beste sarrera bat egiteko.

Oso ondo moldatu gara Fuerteventuran.
Berriro hasi behar izan gara, Bocasen bezela. Etxea bilatzen egon ginen, herriko lau eskola publikoak bisitatu eta bat aukeratu, bertako liburuak, eskolako materiala eta uniformeak erosi, hemengo udalerrian erroldatu umeak eskolara joan ahal izateko, orain ofizialki kanarioak gara!

Apartamentuan wifia jarri dugu eta hau guztia gutxi izango balitz, lapurrak ohostutakoa berriztu behar. Bai, heldu ginenean aste bat eman genuen apartahotel batean etxea bilatzen genuen bitartean. Gau baten 5ak aldera esnatu nintzen eta gure logelan gizon bat ikusi nuen iluntasunean. Segundu batzuk behar izan nituen ulertzeko lapur bat zela. Garrasika hasi nintzen ahal nuen jende gehiena esnatu ahal izateko, eta lapurra eskaileretatik korrika atera zen, ni bere atzetik. Kalera atera ginen korrika, ni galtzontiloetan, baina desagertu zen. Ondoko apartamentuetakoak lehioetara atera ziren, lapurra ikusi zuten baina inork ezin izan zuen ezer egin. Apartamentuak bi solairu zituen, eta lapurra sukaldeko lehiotik sartu zen, beheko solairua registratu eta gero gure logeletara igo zen.

Gure mobilak gabe gelditu ginen, nire kartera, ebook-a eta Peioren nintendoa. Txartelak eta mobilak baliogabetu ondoren, berriak eskatu behar izan ditugu, eta ez da erreza euskaltel eta BBK-ko bezeroak izanda Kanarietatik hau egitea, hemen ez daukate sukurtsalik. Azkenean kreditu txartelak eta kreditu txartelak mensajeria bitartez bidaltzea lortu genuen. Eta nire kartera karnetekin kale batean botata agertu zen, eskerrak.

Txarrena izan da gelditu zaigun izualdia. Pentsatzea gu lotan geunden bitartean hor egon dela gure ondoan, eta umeen logelan... buf! Eta batez ere Peiori gelditu zaion beldurra. Peio nire oihuekin esnatu zen eta handik aurrera burutik ezin du kendu lapurren kontua.

Bestalde, txangotxoak egin ditugu irla ezagutzeko.

Corralejoko hondartza.

Egun baten Corralejoko dunetan jolasten egon ginen. Gustatuko litzaiguke Bocaseko lagunek hau ikustea. Hango ume batzuk oihan tropikala besterik ez dute ezagutzen. Kontraste itzela dago hemengo paisaiarekin.













Beste egun baten El Cotillo herri politara joan ginen.




Papas arrugás. Hemengo taparik ezagunena.
Umeak eskolarako uniformeak jantzita. Hemengo eskolara Bocasekora baino askoz hobeto moldatu dira. Ezagutzen dutenaren antzekoa da...
Lagunak egiteko eta geletan integratzeko ez dute inongo arazorik euki.

Enekoren gelako lagun baten urtebetetzean.
Betancuria ezagutu genuen ere. Betancuria irla honetako lehenengo hiriburua izan zen. Fuerteventurako alderik berdeena da.
Betancuriara joateko errepidean behatoki bat dago, bailara ikusteko.


Fuerteventurako bailararik berdeena...


Nola ez, modan dauden selfie bat atera genuen.
Betancuria herria

Betancuriako herria.



 Fuerteventurako iparreko kostaldea paradisua da surf eta windsurf egiteko. Hori bai, ondo ezagutu behar da. Haizea nondik datorren, olatuak handiak edo txikiak diren, marea zelan dagoen... aldagai hauek aztertuta leku baten edo bestean uretan sartzeko aukera dago, surf, stand up paddle edo windsurf egiteko. Iparraldeko kostalde guztitik pista bat dago, nahiko txarra kotxez ibiltzeko, baina behintzat astiro joanda ibili daiteke.
Iparkostako paisai batzuk:



miércoles, 19 de febrero de 2014

Fuerteventura

Fuerteventura. Hauxe da gure helbide berria.

Bocasetik Bilbora joan, gauza batzuk utzi, beste batzuk hartu, furgonetan sartu eta errepidera!




Huelvatik ateratzen zen ferrya Lanzaroteraino.

Agur penintsula!
Kaixo Lanzarote!
Lanzarote zeharkatu eta beste ferry bat hartu Fuerteventuraraino.


Playa Blanca, Lanzaroten.
Fuerteventura-Bocas aldaketa izugarria da. Bocaseko oihan hezea utzi eta basamortuan aurkitzen gara orain. Dena askoz "zibilizatuagoa" da, gestioak egitea askoz errazagoa. Momentuz egokitze prozesuan gaude : etxea bilatzen, umeentzako eskola bilatzen... hau guztia gutxi izango balitz, lapur bat sartu zen gure hotelean eta mobilak, tarjeta... lapurtu zigun. Honek problema nahiko ekarri digu. Hurrengoan kontatuko dizuegu hobeto gertatutakoa. Orain denbora askorik ez. Momentuz argazkitxo batzuk utziko ditugu.


Fuerteventurako dunak, basamortuan gidatzen.

Windsurf egiteko paradisua.


Cotilloko hondartza

Corralejoko hondartza


Papas con mojo batzuk jaten.



sábado, 1 de febrero de 2014

Agur Bocas!

Gure urte sabatikoaren erdian gaude, ekuadorrean. Eta gaur da gure azken eguna Bocasen. Hemen egindako lagunei agur esan, bizikletak eta surf taulak saldu ditugu, etxea batu, maletak egin...
Oso gustora egon gara, baina aldatzeko momentua da. Irla honetan gauza ezberdinak ikasi ditugu eta betirako edukiko ditugunak : Enekok eta Peiok ingelesa ikasi dute, Gorkak surfeatzen eta Ainarak stand up paddel eta salsa eta reggaeton dantzatzen. Baina onena egin ditugun  mundu osoko lagunak (kuba, panama, holanda, argentina, italia, alemania, eskozia, australia, EEBB...)

Aspalditik geneuzkan argazki batzuk jarriko ditugu blogean.


Bluff hondartza

Bluff hondartza ezaguna da bertan dauden olatuengatik. Itsas ertzean apurtzen dute indar handiarekin, tuboak egiten. Hona etortzen dira bodyboarder asko eta surfista batzuk. Oso olatu arriskutsua da, arearen kontra botatzen ditu pertsonak eta taulak. Argazkien egunetan ez zeuden hemen egon daitezken olatu handiak eta halere bi surf taula apurtzen ikusi genituen.







Wipe out polita
Hondartza honetan holandar batzuk hotela eta jatetxea daukate, bi alaba dituzte gure umeekin eskolara doazenak. Jatetxean piszina polita daukate. Leku atsegina eguna pasatzeko.





Jatetxe honetan badaukate "igelario" bat. Bocaseko igeltxoak dauzkate barruan.




Teoren urtebetezea

Teo gure lagunak  9 urte bete zituen urtarrilean eta bere etxera joan ginen ospatzera, Bastimentos irlara.




Kolibri baten kabia aurkitu genuen Teoren etxean. Arrautza benetan txikia.

Wizard hondartza

Azkenengo asteburuan Javi eta Janette eta bere hiru semeekin joan ginen Wizard hondartzara. Bastimentos irlan dago eta bertara heltzea nahiko zaila denez, oso jende gutxi egoten da. Javi eta Janetten etxetik 15 minututan ibili behar da oihanetik, bide polit eta lohitsu batetik.

Javi eta ni olatuei begira. Javi askotan dator hona surf egitera.

Gael, Eneko, Peio eta Teo. Oso adiskide onak egin dira.


Talde guztia.

Janette eta Manu txikitxua.

Teoren katu txikitxoa

Haien etxetik jaisten Bastimentoseko herrira: Old Bank.

Old Bank. Bocaseko herririk jatorrena.
Beste argazki batzuk

Black Rocken surfeatzen. Ur garden eta bero hauetan egon eta gero... nork jarriko du neopreno bat Ereagan sartzeko!


Peio herriko hondartzan surfeatzen.


Peio eta Leon skatean.

Egun hauetan Bocasen iñauterietarako prestatzen hasi dira. "Diablo"ak kaleetatik joaten dira latigo batekin jendea jotzen. Eta gogor jotzen! Gazteak lehiatzen dira ea nor hurbiltzen den gehien deabruarengana .

Zena, Demi, León eta Peio
Ainara eta lagunak

Bocaseko parranda gauean.
Lili eta Lisette dantzan.