Gamboatik atera eta berriro joan ginen Pazifikoko kostaldera. Oraingo honetan Playa Venao-ra. Hondartza oso polita, hare beltzarekin. Inguruak ederrak ere, oraindik oso eraikin gutxi daude, baina seguraski urte batzuetan aldatuko dela, zoritxarrez. Momenturarte eraikitako jatetxe eta hotelak oso txikiak eta politak.
|
¿De dónde eres? Del Pito. Peiori grazia handia egin zion kartelak (bueno, guztioi) |
|
Egon ginen hotela oso txikia eta lasaia, itsasoaren gainean.
|
Gosaltzen |
Lehenengo egunean playa Venaora joan ginen. Olatu txikiak zeuden eta surf taula bat alokatu genuen.
|
Eneko surfeatzen |
|
Peio ere zutik olatu baten. |
|
Surfeatzen genuen bitartean pelikanoek arrantzatzen zuten gure ondoan. |
Hotelera heldu ginenean, sorpresa bat genuen. Panaman "amaren eguna" ospatzen zen, eta Ainarari masaje bat egin zioten dohainik!
Umeek klasea galtzen ari ziren egun hauetan, beraz Peiok lan egin behar zuen, eskolako andereñoek bidalitako etxerako lanak egiten.
|
Peio multiplying and dividing. |
Hurrengo egunean beste hondartza batera joan ginen. "La playita". Hau ere oso polita, baina hemen ez zegoen olaturik, arrezife batekin babestuta dagoelako.
|
Eguzkirik ez, baina beti jolasteko prest. |
Hondartza honetan bazegoen finka bat, eta bertan animali baztuk zituzten, eta aske bizi diren animali asko joaten ziren bertatik ere, jaten ematen dietelako.
|
Eneko emu batekin. |
|
Zuhaitzetan tximinoak eta iguanak ikusi genituen. |
|
Mono aullador |
|
Iguana. |
Oso gertaera arraroa ikusi genuen. Finkako langilea, oso jatorra portzierto, bananekin saiatzen ari zen tximinoak hurbiltzen guregana. Normalean han tximino orrolariak daude, baina egun horretan aurpegi zuriko tximino bat agertu zen. Tximino hau iguanarengana joan zen eta tita batean bere buztana kendu zion. Iguana zuhaitzatik jausi zen isatsik gabe, eta tximinoa adar batean gelditu zen buztana jaten, buztana mugitzen zelarik. Finkako langileek harrituta geratu ziren, gu bezala. Tximino hauek "oso bihurriak" direla esan ziguten.
|
Krokodilo baten buru-hezurra. |
Bocas-era bueltatu behar ginen. David-en egin genuen gaua, zinemara joateko umeekin. Davideko hotelean tukan polita zegoen.
Eta azkenengo egunean, Bocas probintziatik bidaiatu genuen gure irlarako ferria ateratzen den herriraino.
|
Bocas del Toro probintzian. |
|
Hemen gelditu ginen bazkaltzeko. |