domingo, 8 de diciembre de 2013

Irlatik kanpo

Umeekin txangoa egin genuen azaroan, hemengo "fiestas patrias" egunetan. Azaroan Panaman badaukate "día de la independencia de españa", "día de la bandera", "día de la independencia de colombia", "día de bocas del toro" eta denak jaiegunak dira. Egun guzti hoietan desfileak egiten dituzte. Asko gustatzen zaie desfilatzea, eskola guztietako umeek, suhiltzaileek, poliziek... denek hartzen dute parte.
Gu horrenbeste jaiekin David eta Boquetera joan ginen.

Desfileak eta desfileak

 

Umeei horrenbeste irla tropikal eta gero, asko gustatu zitzaien zentro komertzial batera joatea.


Boqueterako bidea oso polita da.




Bidetik dagoen hotel polit batean gelditu ginen.

Umeek Boqueten aurkitu genuen kotxe honekin flipatu zuten.

Animaliak zaintzen dituzten leku batera joan ginen.



Tximinoari pipak ematen.

Guakamayo honek hegoa apurtuta zeukan eta ezin zuen hegaz egin.
Ez zitzaien asko gustatu boa hau eskuetan eukitzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario