Santa Catalinatik Gamboara joan ginen. Gamboa Panamaren barrukaldean dagoen herritxoa da, Panamako kanalaren erdian. Bertan Parque nacional Soberanía dago. Animaliak ikusteko eta naturaz gozatzeko leku aproposa.
Gamboa Rainforest Resort hotelera joan ginen, kriston lekua! Parkearen erdian dago, oihanean barrena.
Hoteleko piszinak izugarriak ziren
Eta logela... buf!! Chagres ibaiari begira. Ibai honen urak dira Panamako kanala betetzen dituztenak.
Hotela gabonetarako prestatu zuten egun hauetan
Goizeko ibilaldiak egin genituen animaliak ikusteko, eta gaueko tourrak ere. Animali asko ikusi genituen, baina argazkirik ez, ez zegoelako argirik eta urrun zeuden!
Baina hotelean reptilarioa, mariposarioa eta orquidearioa zeuden ere. Hauetan oso erraz egiten ziren argazkiak.
|
Reptilarioko krokodiloak. Ibaian ere ikusi genituen batzuk aske. |
|
Labios ardientes deitzen zioten lore honi. |
|
Iguana berdea, oso polita zen. |
|
Mariposarioko tximeletak |
|
|
Mariposarioko tximeletarik politena Morpho tximeleta zen. Bere hegoak kanpotik marroiak dira, baina barrutik urdin elektrikoak. Ez genuen lortu hegoen barrukaldeko argazkirik, beraz interneteko bat jarriko dizuegu. Hegaz egiten zutenean ikusgarriak ziren. Mariposariotik kanpo ere ikus zitezkeen, aske.
|
Internetik ateratako Morpho tximeletaren argazki bat. |
|
|
Mariposarioan tximeleta honen ziklo guztia ikusi genuen. Eskua nirea da! |
|
Orkidarioan orkidea desberdin asko zeuden. Umeei loreak ez zitzaizkien animaliak bezain beste gustatu. | |
|
|
Gamboara joateko busa. |
|
Gamboatik ateratzen bambuen artean. |
Ama! zelako terraza! zelako bistak! gozatuuuuu!!
ResponderEliminar