Abenduaren hasieran irlatik atera ginen, kotxe bat alokatu eta Panamatik astebeteko ibilalditxoa egin genuen. Pazifikoko kostaldera eta barnekaldera.
Kotxea alokatzea oso ondo dago, nahiko merkea da, hemen trafiko gutxi dago eta errepideak ondo daude. Hori bai, bide-seinalerik ez, baina gaur egun mobilaren gps-arekin ez dago arazorik.
Lehenengo egunean Santa Catalinaraino joan ginen. Santa Catalina Pazifikoan dago. Oso herri ezaguna bilakatzen ari da surflarien artean, bertan dagoen olatu bategatik. Olatu handia, potente eta bildurgarria. Gu egon ginenean Pazifikoa nahiko pazifiko zegoen eta ia ez zegoen olaturik.
Isla Coiba ezagutzera joan ginen. Santa Catalinatik ordu eta erdi lantxa baten. Lantxa horretan hiru giputxiekin joan ginen, Donosti eta Andoaingoak!
Coiba nahiko handia da, eta bere ondoan Isla Granito de arena dago, oso txikia. Han snorkel egin genuen, inoiz egin dudan hoberena. Ur gardenak, epelak (karibea bezala) eta arrain mordoa, kolore guztietakoak, eta nahiko handiak. Umeek flipatu zuten arrainekin. Karibean baino bizitza gehiago dago ur azpian.
|
Ehundaka ermitaño zeuden hondartzan |
|
Ermitañoentzako etxetxoa egiten. |
Granito de Oro eta gero Coibara joan ginen. Aske dabiltzan animali asko zeuden, tximinoak, ñekeak, iguanak... krokodiloak ere omen daude, baina marea altuarekin joaten dira hondartzara, eta marea jaisten denean desagertzen dira. Gu itsasberan egon ginen eta ez genituen ikusi.
|
Ñeke deitzen zioten animali honi, zarata hori egiten duelako jaterakoan. Sagu erraldoi baten antza dauka. |
|
Iguana |
|
Nork esango luke hau ez dela karibea? |
Coiban ordu bateko ibilalditxoa egin genuen, menditxo batera igotzeko.
|
Goitik bista ikusgarriak. |
|
Jaisteko ordua, izerditan blai. |
|
Eta bainatzera! zelan ez. |
Gero hotelera deskantsua hartzeko. Hotel txikitxoa zen, baina oso atsegina.
|
Hoteleko zomorro bitxia. |
|
Armiarma bitxia ere. Eskumaldeko adarrak ez daude buruan, ipurdia da! |
|
Logelako hamakan. |
|
Umeek beti piszinetan disfrutatzen. |
|
Gezurra badirudi ere, gabonak urbil daude hemen ere. |
|
Logelaren ondoan hazten ari zen piña hau. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario