Hemengo itsasoan itsas-izar asko aurkitzen dira eta arrain tropikalak. Eta uretatik kanpo kolibriak, geckoak, musker handiak, koloretako txoriak...
Herriaren lehenengo inpresioa ona izan da, lasaia, koloretako egurrezko etxeak, hau da karibeko herritxoa baina turistentzako tabernekin, jatetxeekin eta hainbat tour-agentzia jarduerak egiteko: ondoko irlak ezagutu, tirolinak, kayak, surf, urpekaritza, snorkel, bizikleta... Bere alde txarrak ere badaude, momentuz eguzkia gutxitan ikusi dugula eta euri txaparradak egunero, eta herriko zaborrak badirudi soilik noizean behin jasotzen dituztela...
Eskola berria bisitatzen |