Orain leku turistikoa bihurtzen ari da. Causeway oso bitxia da, kanala egin zutenean atera zuten lurrarekin errepide bat egin zuten irla batzuetaraino. Bertan eraikitzen ari dira Frank Gehryk egindako biodibertsitatearen museoa.
Kanalaren gainetik pasatzen den Puente de las Américas
Kanala ikusgarria da. Itsasontzia esklusen artean sartzen da eta 8 minututan ura sartzen dute 8 metro igo arte. Gero bidea jarraitzen du. 3 esklusa daude guztira 26 metro igotzeko, erdialdean dagoen lakuak daukan altueraraino, eta beste 3 esklusa berriro jaisteko atlantikoko altueraraino.
Erick taxistarekin egin genuen tourra, oso tipo majua! 2.argazkikoa ez da Erick, eh?
Gaur hegazkina hartu eta Bocas del Torora heldu gara. Lehenengo inpresioa ona izan da. Hegazkinetik ikusi dugu horrenbeste aldiz Google Earth-en ikusitakoa. Hotelera heldu eta ez dugu denbora handirik izan herria ikusteko gaua heldu aurretik. Oso lasaia ematen du, kotxe gutxi, bizikleta asko, herri karibeñoa 100%, Panamako hiriarekin kontrastatuz.
Zuen herri berria zaudetela ikusten dut.
ResponderEliminarMuxu handi bat gure partez.
Eta Aupa Athletic.....honelaxe gustatzen zait.
Joder ze politaaaa!!!! animo txabaleeess!!
ResponderEliminarTooomaaa ya!!!!
ResponderEliminarhurrengoa zuen etxe berriko argazkiak.....