Hemengo itsasoan itsas-izar asko aurkitzen dira eta arrain tropikalak. Eta uretatik kanpo kolibriak, geckoak, musker handiak, koloretako txoriak...
Herriaren lehenengo inpresioa ona izan da, lasaia, koloretako egurrezko etxeak, hau da karibeko herritxoa baina turistentzako tabernekin, jatetxeekin eta hainbat tour-agentzia jarduerak egiteko: ondoko irlak ezagutu, tirolinak, kayak, surf, urpekaritza, snorkel, bizikleta... Bere alde txarrak ere badaude, momentuz eguzkia gutxitan ikusi dugula eta euri txaparradak egunero, eta herriko zaborrak badirudi soilik noizean behin jasotzen dituztela...
Eskola berria bisitatzen |
Kaixo! Carmen naiz, Gorkaren lankidea. Zelako enbidia ematen didazuen! Zaudeten lekuan izugarrizko klaseak emango nituzke! Hori bai dela Natura-Zientziak ikasteko lekua!
ResponderEliminarAsko pozten naiz zuek hain pozik ikustean. Holan jarraitu eta aprobetxatu ahal duzuen guztia gozatzeko.
Besarkada bat,
Carmen
Aupa Carmen!
EliminarBai, hemen naturan bizi dira, animali asko ikusi ditugu herrian bertan. Loroak, dordokak, bi hanken gainean dabilzen muskerrak, geckoak, kolibriak, insektu arraro pila, sagutxoak... Eta balkoitik barrakuda, arraia, arrain tronpetak...
Baina zoritxarrez gure ikasle askok ez lukete hau baloratuko, badakizu, zubiarte eta zentru komertzial eta dendetatik kanpo ez daukate zer egiterik, baina nerabezaroa izango da...
Besarkada.
Puntazoa hotela eh? emoten dau umeak gustora dagozala.
ResponderEliminarAupai!
Basa hemen egongo bazina txispak aterako zenioke zure kamerari!
EliminarUmeak pozik argazkietan, haien momentu txarrak dituzte ere. Etxeak bilatzen denbora guztian, hondartza politetara joan barik, aspertzen dira batzuetan, baina laster pasatuko zaie, abuztuaren 5an hasten da hemen kurtsoa.
Besarkada bat.