jueves, 26 de diciembre de 2013

Panamatik bidaiatzen III: Playa Venao

Gamboatik atera eta berriro joan ginen Pazifikoko kostaldera. Oraingo honetan Playa Venao-ra. Hondartza oso polita, hare beltzarekin. Inguruak ederrak ere, oraindik oso eraikin gutxi daude, baina seguraski urte batzuetan aldatuko dela, zoritxarrez. Momenturarte eraikitako jatetxe eta hotelak oso txikiak eta politak.

¿De dónde eres? Del Pito. Peiori grazia handia egin zion kartelak (bueno, guztioi)
Egon ginen hotela oso txikia eta lasaia, itsasoaren gainean.

Gosaltzen
Lehenengo egunean playa Venaora joan ginen. Olatu txikiak zeuden eta surf taula bat alokatu genuen.

Eneko surfeatzen
Peio ere zutik olatu baten.
Surfeatzen genuen bitartean pelikanoek arrantzatzen zuten gure ondoan.

Hotelera heldu ginenean, sorpresa bat genuen. Panaman "amaren eguna" ospatzen zen, eta Ainarari masaje bat egin zioten dohainik!


Umeek klasea galtzen ari ziren egun hauetan, beraz Peiok lan egin behar zuen, eskolako andereñoek bidalitako etxerako lanak egiten.

Peio multiplying and dividing.


Hurrengo egunean beste hondartza batera joan ginen. "La playita". Hau ere oso polita, baina hemen ez zegoen olaturik, arrezife batekin babestuta dagoelako.

Eguzkirik ez, baina beti jolasteko prest.

Hondartza honetan bazegoen finka bat, eta bertan animali baztuk zituzten, eta aske bizi diren animali asko joaten ziren bertatik ere, jaten ematen dietelako.

Eneko emu batekin.

 

Zuhaitzetan tximinoak eta iguanak ikusi genituen.
Mono aullador
Iguana.
Oso gertaera arraroa ikusi genuen. Finkako langilea, oso jatorra portzierto, bananekin saiatzen ari zen tximinoak hurbiltzen guregana. Normalean han tximino orrolariak daude, baina egun horretan aurpegi zuriko tximino bat agertu zen. Tximino hau iguanarengana joan zen eta tita batean bere buztana kendu zion. Iguana zuhaitzatik jausi zen isatsik gabe, eta tximinoa adar batean gelditu zen buztana jaten, buztana mugitzen zelarik. Finkako langileek harrituta geratu ziren, gu bezala. Tximino hauek "oso bihurriak" direla esan ziguten.
Krokodilo baten buru-hezurra.
Bocas-era bueltatu behar ginen. David-en egin genuen gaua, zinemara joateko umeekin. Davideko hotelean tukan polita zegoen.

Eta azkenengo egunean, Bocas probintziatik bidaiatu genuen gure irlarako ferria ateratzen den herriraino.

Bocas del Toro probintzian.
Hemen gelditu ginen bazkaltzeko.



domingo, 22 de diciembre de 2013

Panamatik bidaiatzen II: Gamboa

Santa Catalinatik Gamboara joan ginen. Gamboa Panamaren barrukaldean dagoen herritxoa da, Panamako kanalaren erdian. Bertan Parque nacional Soberanía dago. Animaliak ikusteko eta naturaz gozatzeko leku aproposa.
Gamboa Rainforest Resort hotelera joan ginen, kriston lekua! Parkearen erdian dago, oihanean barrena.




Hoteleko piszinak izugarriak ziren




Eta logela... buf!! Chagres ibaiari begira. Ibai honen urak dira Panamako kanala betetzen dituztenak.



Hotela gabonetarako prestatu zuten egun hauetan




Goizeko ibilaldiak egin genituen animaliak ikusteko, eta gaueko tourrak ere. Animali asko ikusi genituen, baina argazkirik ez, ez zegoelako argirik eta urrun zeuden!
Baina hotelean reptilarioa, mariposarioa eta orquidearioa zeuden ere. Hauetan oso erraz egiten ziren argazkiak.




Reptilarioko krokodiloak. Ibaian ere ikusi genituen batzuk aske.

Labios ardientes deitzen zioten lore honi.
 
Iguana berdea, oso polita zen.
Mariposarioko tximeletak

Mariposarioko tximeletarik politena Morpho tximeleta zen. Bere hegoak kanpotik marroiak dira, baina barrutik urdin elektrikoak. Ez genuen lortu hegoen barrukaldeko argazkirik, beraz interneteko bat jarriko dizuegu. Hegaz egiten zutenean ikusgarriak ziren. Mariposariotik kanpo ere ikus zitezkeen, aske.

Internetik ateratako Morpho tximeletaren argazki bat.
Mariposarioan tximeleta honen ziklo guztia ikusi genuen. Eskua nirea da!
Orkidarioan orkidea desberdin asko zeuden. Umeei loreak ez zitzaizkien animaliak bezain beste gustatu.
Gamboara joateko busa.

Gamboatik ateratzen bambuen artean.

miércoles, 18 de diciembre de 2013

Panamatik bidaiatzen I: Santa Catalina

Abenduaren hasieran irlatik atera ginen, kotxe bat alokatu eta Panamatik astebeteko ibilalditxoa egin genuen. Pazifikoko kostaldera eta barnekaldera.
Kotxea alokatzea oso ondo dago, nahiko merkea da, hemen trafiko gutxi dago eta errepideak ondo daude. Hori bai, bide-seinalerik ez, baina gaur egun mobilaren gps-arekin ez dago arazorik.

Lehenengo egunean Santa Catalinaraino joan ginen. Santa Catalina Pazifikoan dago. Oso herri ezaguna bilakatzen ari da surflarien artean, bertan dagoen olatu bategatik. Olatu handia, potente eta bildurgarria. Gu egon ginenean Pazifikoa nahiko pazifiko zegoen eta ia ez zegoen olaturik.

Isla Coiba ezagutzera joan ginen. Santa Catalinatik ordu eta erdi lantxa baten. Lantxa horretan hiru giputxiekin joan ginen, Donosti eta Andoaingoak!
Coiba nahiko handia da, eta bere ondoan Isla Granito de arena dago, oso txikia. Han snorkel egin genuen, inoiz egin dudan hoberena. Ur gardenak, epelak (karibea bezala) eta arrain mordoa, kolore guztietakoak, eta nahiko handiak. Umeek flipatu zuten arrainekin. Karibean baino bizitza gehiago dago ur azpian.


Ehundaka ermitaño zeuden hondartzan

Ermitañoentzako etxetxoa egiten.

Granito de Oro eta gero Coibara joan ginen. Aske dabiltzan animali asko zeuden, tximinoak, ñekeak, iguanak... krokodiloak ere omen daude, baina marea altuarekin joaten dira hondartzara, eta marea jaisten denean desagertzen dira. Gu itsasberan egon ginen eta ez genituen ikusi.


Ñeke deitzen zioten animali honi, zarata hori egiten duelako jaterakoan. Sagu erraldoi baten antza dauka.

Iguana


Nork esango luke hau ez dela karibea?



Coiban ordu bateko ibilalditxoa egin genuen, menditxo batera igotzeko.




Goitik bista ikusgarriak.


Jaisteko ordua, izerditan blai.

Eta bainatzera! zelan ez.
Gero hotelera deskantsua hartzeko. Hotel txikitxoa zen, baina oso atsegina.

Hoteleko zomorro bitxia.

Armiarma bitxia ere. Eskumaldeko adarrak ez daude buruan, ipurdia da!


Logelako hamakan.

Umeek beti piszinetan disfrutatzen.

Gezurra badirudi ere, gabonak urbil daude hemen ere.





Logelaren ondoan hazten ari zen piña hau.