Bueno, astebete pasa da, eta gure deluxe-ko hoteletik atera gara. Ez dugu gure ametsetako etxea aurkitu; batzuk oso garestiak, beste batzuk alokatuta, beste batzuk astetik-astera alokatzen dituzte soilik... Azkenean Muhamed-en apartamentu batera etorri gara. Muhamed hemen bizi den Pakistania da, Los Simpsons-eko Apu dendaria bezala hitz egiten duena. Siñor Gorka deitzen dit eta Peiok barre handiak egiten ditu bere ahozkerarekin. Apartamentua hondartzatik gertu dago, bi logela eta terraza polita dauka, eta piszina txiki bat, nahikoa umeak freskatzeko. Bi hilabeterako egongo gara hemen momentuz, beste zerbait bilatzen jarraitzen dugun bitartean.
Txango askorik ez dugu egin, euriagatik eta etxeen bila egon garelako. Beste egunean ondoko irlara (Bastimentos) joan ginen taxi-maritimoan. Irla horretan parke naturala dago eta hainbat animalien artean perezosoak ikus daitezke, eta sortea izan genuen eta zuhaitz batean bat aurkitu genuen. Egia esan animali "exotiko" asko ikusi ditugu herrian bertan, oihanera sartu barik. Hoteleko terrazatik itsasoan ikusi ditugu arraiak, orratz-arrainak, tronpeta-arrainak, barrakuda txikia, marmokak, itsas-izarrak, gauetan arrantza egiten zuten saguzahar handiak, hegazti pila: pelikanoak, itsas-hegazti ezberdin asko, loroak, kolibriak, koloretako txoritxoak, putreak; itsas karramarroak eta lur karramarroak, musker handiak, batzuk dokumentaletan bezala bi hanken gainean korrika egiten dutenak, gekoak, sagutxoak, arratoiak, tximeleta erraldoiak, hostoak mozten dituzten inurriak, kakarraldoak...
Biolinista |
Orratz arraina |
Bastimentos irlan Red frog hondartzan egon ginen. Bertan gorri-gorriak diren igel txikitxo batzuk bizi dira, baina ez genuen aske ikusi. Ume batzuk ekartzen zituzten hondartzatik eta erakusten zizkiguten, baina dolar bat eskatzen zuten argazkia ateratzeko. Betiko kontua, eskolara joan behar direla esaten genien, ikas dezaten, oso txikiak zirela dirua eskatzeko, eta ez geniela dolar hori emango. Beste turista batengana joaten ziren eta dolarra lortzen zuten.
Taxi marítimo |
Taberna itzela: kolunpiotik plast! karibera. |
Edo minitrampetik ere, salto uretara. |
Perezosoa. |
Gaur umeen matrikula egingo dugu eskolan, bihar da eskolan ate irekiak, eta astelehenean, abuztuaren 5an eskolak hasten dira!
No hay comentarios:
Publicar un comentario