3 aste daramate umeak eskolan. Eneko gero ta gustorago dago, nahiz eta oraindik marmarka joan goizero, arratsaldean poz-pozik ateratzen da, eta ingelesez esaten ditu esaldi batzuk. Peiok 2. mailan egin ditu aste hauek, irakasleek uste izan zutelako hobeto egongo zela maila horretan, inglesez ez zekielako. Baina ikusita nahiko ondo dabilela inglesa ikasten (astero bi egunetan geratzen da ingeles irakaslearekin eskola eta gero) eta batez ere egin dituen lagunak 3. eta 4. mailakoak direnez, astelehenean 3. mailan jarriko dute.
Beste alde batetik, español irakaslea gaixorik jarri da, oso larria omen da eta Ciudad de Panaman dago hospitalean. Ordezko bat bilatzen duten bitartean, zuzendariak emango du gaztelera txikiekin eta nik handiekin, 3,4,5 eta 6. mailetan. Ordu bi dira egunero, 8etatik 10etara. Esperientzia berria, lehen hezkuntzan eta gaztelera ematen!
|
Nire testu liburu berriak. |
Eskolaz kanpoko ekintzak oso ondo daude. Ez dira bakarrik Tangerine eskolako umeentzat (Tangerine eskolan atzerritarrak dira ia denak), bertako umeekin batzen dira. Futbola, beisbola, karate, igeriketa, margozketa, txinoa... daude. Eneko futbolean dabil eta Peio oso pozik dago beisbolean, eta batzutan ere futbolean dabil. Futbol eta beisbol zelaiak aireportuan daude, lurreratze pista bukatzen den lekuan. Jolasten dabilzelarik batzutan hegazkin bat pasatzen da haien gainetik kriston zarata egiten, lurra hartzeko.
|
Peio entrenatzailearekin, bateatzen ikasten. |
| |
Eneko eta 5 urteko mutilak futbolean. |
|
Aireportuan bertan jolasten. |
Aurreko igandean urtebetetze ospakizuna izan genuen. Gaelek, Enekoren gelako lagunak, 5 urte bete zituen. Gael argentino-eskoziarra da. Aita argentinoa eta ama eskoziarra. Kafetegi bat daukate ondoko irlan, Bastimentosen. Oso majoak dira biak, eta daukaten lekua itzela da liburu batekin joateko eta kafea eta brownie bat eskatuz arratsaldea pasatzeko. Up in the hill deitzen da lekua
www.upinthehill.com/
Umeek oso ondo pasatu zuten, jolasak antolatu zituzten, piñata erraldoia...
|
Old Bank (Bastimentos) herriko etxea. Loroa benetako da, eh? |
|
|
Gaelen etxera joaten aurkitutako igela. |
|
Gael piñatari gogor ematen. |
|
Bastimentos irlatik bueltatzen topatu genuen arrantzalea. |
|
|
|
Zelako bizikleta polita, ezta? Ba gaur gauean lapurtu digute. Etxeko portalean geneukan kate batekin, baina... |
|
Ortzadar bikoitza. |