sábado, 10 de agosto de 2013

Etxe berrian

Itsas gaineko apartahotela utzi dugu eta apartamentu batera etorri gara. Honek piszina bat dauka eta hondartzaren ondoan dago, baina herritik eta eskolatik ordu erdira ibiltzen, horregatik bizikletak erosi ditugu.

Agur apartahotela
Ongi etorri etxe berrira.




















Eneko eta Peio eskolan hasi dira aste honetan, Peio oso pozik doa nahiz eta ezer ere ez ulertu, eta Enekori, espero genuen bezala, gehiago kostatzen ari zaio. Eskola txikia da, Peioren gelan hamar dira eta hainbat herrialdetakoak( errusiar, uruguayoa,estatu batuetakoa, holandesa,...) eta Enekoren gelan hamabi dira, panamaño batekin, baina denek dakite erderaz zerbait
Eskolarako bidean
Eneko eskolaren irteeran bere lanak erakusten.
Herriko kolunpioak

Bitartean irlak ezagutzen jarraitu dugu. Izarren hondartzara joan gara. Bertan itsas izar pila ikus daitezke, eta sortea izan genuen eta hondartzaren zuhaitz batean perezoso bat aurkitu genuen.




Hondartzan egindako laguna.






Izarren hondartza
Barrakuda bat izarren hondartzan



Perezosoa

2 comentarios:

  1. Jodeeer !!!
    Ze itxura ederra dekon leku horrek !!!!
    Envidia.

    ah ! gaur eman didate "destinoa": MUNGIRA noa IKT+infor ematen... nahiko pozik ze etxetik gertuago nau.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mungian! Pozten naiz.
      Zelan udako boloak?
      Keep on rocking!

      Eliminar