Egun hauetan eguzkiak goitik behera jotzen du, literalki. Tropikoen artean dauden lekuetan, eguzkia bitan pasatzen da zenit-atik. Honek esan nahi du bi aldiz jartzen dela zeruaren goieneko lekuan, eta gure itzala ia desagertzen da, oinen azpian geratzen delarik. Panaman apirilean gertatzen da lehenengo aldiz eta abuztuaren bukaeran bigarrena.
Batzuetan Bilbon jolastu izan dugu umeekin batak besteoi itzalak zapaltzen. Aurreko asteburuan, eguerdian esan genien: goazen jolastera itzalak zapaltzen, eta konturatu ziren ezinezkoa zela!
oporretatik bueltan ordenadorea piztu eta blogean sartu naiz!!!
ResponderEliminarGiorgio&family! horrela jarraitu guri den-dena kontatzen!
MUsu