lunes, 26 de agosto de 2013

Eskolak eta eskolaz kanpokoak.

3 aste daramate umeak eskolan. Eneko gero ta gustorago dago, nahiz eta oraindik marmarka joan goizero, arratsaldean poz-pozik ateratzen da, eta ingelesez esaten ditu esaldi batzuk. Peiok 2. mailan egin ditu aste hauek, irakasleek uste izan zutelako hobeto egongo zela maila horretan, inglesez ez zekielako. Baina ikusita nahiko ondo dabilela inglesa ikasten (astero bi egunetan geratzen da ingeles irakaslearekin eskola eta gero) eta batez ere egin dituen lagunak 3. eta 4. mailakoak direnez, astelehenean 3. mailan jarriko dute.

Beste alde batetik, español irakaslea gaixorik jarri da, oso larria omen da eta Ciudad de Panaman dago hospitalean. Ordezko bat bilatzen duten bitartean, zuzendariak emango du gaztelera txikiekin eta nik handiekin, 3,4,5 eta 6. mailetan. Ordu bi dira egunero, 8etatik 10etara. Esperientzia berria, lehen hezkuntzan eta gaztelera ematen!
Nire testu liburu berriak.

Eskolaz kanpoko ekintzak oso ondo daude. Ez dira bakarrik Tangerine eskolako umeentzat (Tangerine eskolan atzerritarrak dira ia denak), bertako umeekin batzen dira. Futbola, beisbola, karate, igeriketa, margozketa, txinoa... daude. Eneko futbolean dabil eta Peio oso pozik dago beisbolean, eta batzutan ere futbolean dabil. Futbol eta beisbol zelaiak aireportuan daude, lurreratze pista bukatzen den lekuan. Jolasten dabilzelarik batzutan hegazkin bat pasatzen da haien gainetik kriston zarata egiten, lurra hartzeko.

Peio entrenatzailearekin, bateatzen ikasten.



  
Eneko eta 5 urteko mutilak futbolean.


Aireportuan bertan jolasten.


Aurreko igandean urtebetetze ospakizuna izan genuen. Gaelek, Enekoren gelako lagunak, 5 urte bete zituen. Gael argentino-eskoziarra da. Aita argentinoa eta ama eskoziarra. Kafetegi bat daukate ondoko irlan, Bastimentosen. Oso majoak dira biak, eta daukaten lekua itzela da liburu batekin joateko eta kafea eta brownie bat eskatuz arratsaldea pasatzeko. Up in the hill deitzen da lekua www.upinthehill.com/
Umeek oso ondo pasatu zuten, jolasak antolatu zituzten, piñata erraldoia...

Old Bank (Bastimentos) herriko etxea. Loroa benetako da, eh?

Gaelen etxera joaten aurkitutako igela.


Gael piñatari gogor ematen.


Bastimentos irlatik bueltatzen topatu genuen arrantzalea.




Zelako bizikleta polita, ezta? Ba gaur gauean lapurtu digute. Etxeko portalean geneukan kate batekin, baina...


Ortzadar bikoitza.

7 comentarios:

  1. Ze ondo familia, pozten naz gitxinaka zuen bizimodu berrira moldatzen ari zaretela. Aprobetxa aukera zoragarria daukazue ta... Ah! Zuen blog-ak gero eta jarraitzaile gehiago ditu gure herrian, ta komentatzen didate ia surf-ari buruzko 'entrada' bat egiten diguzun, je,je, 'cada loco con su tema'. Ondo segi laukote. Gorka V.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo familia!
    Ya veo que la adaptación sigue estupendamente, igual te animas y pides el traslado...
    Seguid disfrutando y seguid contándolo. Un beso de parte de Hugo, Matilda, Itzi y mío
    Jesus

    ResponderEliminar
  3. aupa Gorka ta family !!! Aritz naz Bermiotik....
    badekozue hamen beste jarraitzaile bat ! Kontaktuan gauz....
    laster arte.

    ResponderEliminar
  4. Eta hemen beste jarraitzaile bat...
    Zelako enbidia ematen duzuen eta hori oporretan egonda oraindik ez dut pentsatu nahi datorren astetik aurrera.... ;-)
    Ana arrizabalaga

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Hoy nos hemos acordado de ti en el centro, Gorka, ¡qué envidia! (Te mando el siguiente enlace con direcciones para aprender español por si te sirven de algo) un saludo
      https://docs.google.com/document/d/1gEqZsoH2MgbZKzUC5lEuNBjQZ14y-L2I45e3ZpKHD2g/preview

      Eliminar
  5. Kaixo Gorka! Zelako esperientzia sakona, polita, izugarria...! Asko pozten naz. Laster arte. Besarkada bat. Carmen

    ResponderEliminar
  6. Zenbat irakasle!
    Bueno, suposatzen dut denok gogoz hasi duzuela kurtso berria eta kriston ordutegi onak daukazuela, ezta? jejeje
    Ni ere nago hemen lanean momentuz, espero dut epe laburrerako izatea, baina ez da inor agertzen lanposturako, orduan ez dakit zenbaterako izango den. 10 ordu lektibo dira, baina ez dudanez menperatzen ikasgaia, ordu nahiko sartu behar ditut etxean.
    ¡Gracias Juan por los enlaces! Alguno me ha venido muy bien. A ver si me vais a tener que dejar horas del dpto, que ya controlo la clasificación de los adjetivos como un catedrático de filología... La verdad es que les cuesta un poco entenderme, sobre todo cuando les hablo de "vosotros", ¡no saben ni conjugar los verbos con "vosotros"! De hecho ni aparece ese pronombre en los libros hasta 4º curso. Tengo que cambiar el chip y hablarles de ustedes. Ah! también es muy curioso la cantidad de reglas que aparecen en los libros para saber cuándo se escribe sión y cuándo ción. Por ejemplo: "las palabras derivadas de los verbos terminados en der, dir, ter y tir se escriben con s, como comprensión, agresión..." aunque luego, cómo no, hay excepciones. En fin, poco a poco.
    Ondo ibili denok!

    ResponderEliminar